Partisanoa

Juan Luis Zabala

(Leonard Cohenen beste kantu baten hitzak)

Partisanoa

Muga igaro zutenean,
amore emateko agindu zidaten.
Ezin nuen halakorik egin.
Fusila hartu eta ihes egin nuen.

Maiz aldatu dut izena,
emaztea eta seme-alabak galdu ditut.
Baina adiskide asko daukat,
eta haietako batzuk nirekin daude.

Emakume zahar batek babesa eman zigun,
etxeko ganbaran ezkutatuta.
Orduan soldaduak iritsi ziren.
Xuxurlarik gabe hil zen.

Hiru ginen gaur goizean,
ni naiz geratzen den bakarra gauean,
baina joan beharra daukat.
Mugak nire espetxea dira.

Oi haizea, haizea hegan dabil,
katabuten artean haizea hegan dabil,
askatasuna laster iritsiko da.
Orduan irtengo gara itzaletatik.

Alemanak nire etxean izan ziren.
Esan zidaten: “Amore eman”,
baina ez nuen beldurrik.
Nire arma hartu nuen berriro.

Ehun bider aldatu dut izena,
emaztea eta seme-alabak galdu ditut,
baina adiskide asko daukat.
Frantzia osoa daukat.

Gizon zahar batek
bihitegi batean ezkutatu gintuen.
Alemanek atxilotu zuten.
Harridurarik gabe hil zen.

Oi haizea, haizea hegan dabil,
katabuten artean haizea hegan dabil,
askatasuna laster iritsiko da.
Orduan irtengo gara itzaletatik.

The Partisan

When they poured across the border,
I was cautioned to surrender.
This I could not do.
I took my gun and vanished.

I have changed my name so often,
I’ve lost my wife and children.
But I have many friends,
and some of them are with me.

An old woman gave us shelter,
kept us hidden in the garret.
Then the soldiers came.
She died without a whisper.

There were three of us this morning,
I’m the only one this evening,
but I must go on.
The frontiers are my prison.

Oh, the wind, the wind is blowing,
through the graves the wind is blowing,
freedom soon will come.
Then we’ll come from the shadows.

Les Allemands étaient chez moi.
Ils m’ont dit: “Rèsigne toi”,
mais je n’ai pas peur.

J’ai repris mon arme.
J’ai changé’ cent fois de nom,
j’ai perdu femme et enfants,
mais j’ai tant d’amis.
J’ai la France entière.

Un vieil homme dans un grenier
pour la nuit nous a caché.
Les Allemands l’ont pris.
Il est mort sans surprise.

Oh, the wind, the wind is blowing,
through the graves the wind is blowing,
freedom soon will come.
Then we’ll come from the shadows.

2 Replies to “Partisanoa”

  1. Kaixo, Juan Luis
    Eskerrik asko kanta eder hau euskarari ekartzeagatik. Berez, kanta berezia da, ele bitan baita, eta lehendik ere banuen jakin-mina zergatik ote zen horrela. Zuri eskerrak, bilaka hasi naiz sarean (zu ere ibili izanen zara), eta hala ikasi dut Coheni esker hainbertze zabaldu den kanta hau bertsio bat dela (doinua eta hitzak). Norbaitek gehiago jakin nahi badu, nik hemen aurkitu ditut argibideak: http://www.leonardcohensite.com/partisanfr.htm eta http://memesprit.fr/2012/05/la-chanson-de-la-semaine-the-partisan-la-complainte-du-partisan

    Euskarazko hitzei dagokienez, oharttoren bat egin nahiko nizuke :
    1) “Xuxurlarik gabe hil zen” (“She died without a whisper”; jatorrizko frantsesean ez zegoen, sorrerako kanta ingelesera itzuli zuen Hy Zaret izeneko letragile eta konpositore amerikarrak gehitu zuen).
    Ez dakit zergatik, baina bitxia iruditzen zait euskaraz horrela gelditzea. Jakin gabe, galdetuko nuke “to die without a whisper” edo “without a whisper” ez ote den lokuzio ezaguna, euskaraz bertze moduren batean ordaindu beharrekoa, ez ote den “jarik erran gabe/errateko astirik/aukerarik izan gabe…”.

    2) “Orduan irtengo gara itzaletatik” (“Then we’ll come from the shadows”). Itzulpen egokia iruditzen zait, baina, bitxikeria modura, hona arestian aipaturiko blogetako batean nola kexatzen diren Hy Zaretek “gaizki” itzuli zuelakoz jatorrizko frantsesetik ingelesera: « A noter aussi, l’ ‘erreur’ (?) de traduction du tout dernier vers: ‘Nous rentrerons dans l’ombre’, traduit par ‘We’ll come from the shadows’ (‘Nous sortirons de l’ombre’), qui sont deux idées très différentes (un sentiment d’injustice dans le premier cas, l’humilité ou la mélancolie d’un retour à la normalité ; une libération personnelle, un final plus optimiste et enthousiaste dans le second).
    Erran bezala, zure itzulpenaren kontra erratekorik ez dut.

    3) “Alemanak nire etxean izan ziren” (“Les Allemands étaient chez moi”, Cohenek halaxe jatorrizko frantsesetik zuzenean). “Izan ziren” ala “ziren”? Egileak erran nahi bazuen alemanak Frantzian zeudela, Frantziaz jabetu zirela, okupatu zutela, hobekixeago hartuko nuke “ziren”, “Alemanak gure etxean ziren”; “Alemanak gure etxean nagusi (ziren)” ere aterako nuke proposamenen plazara.

    4) Azkenik, “Harridurarik gabe hil zen” (“Il est mort sans surprise ”, Cohenek jatorrizko frantsesetik zuzenean). Hemen, frantsesez nik baino hobeki dakitenen laguntza beharko nuke, baina bitxia egiten zait “harridurarik gabe” hiltze hori, ez ote duen erran nahiko “Espero zen bezala, hil egin zen” edo “Hil egin zen, jakina/nola ez/espero zen bezala”.

    Barka atrebentzia, baina ea zer iruditzen igande arratsalde berezi honetako (elurra mara-mara Iruñean) nire gogorazio txoro hauek.

    Atsegin dut

Utzi iruzkina