«Odol beltza»

miel a. elustondo

(Le sang noir, Louis Guilloux)

Maïa sartu zen, eskalapoiekin zarataka. Gizonak ez zion kasurik egin, dibanean etzanda, jantzita ere lo, txakurtxoak ondoan: emakumeak bazekien ez zegoela lo.

«Zertara ote dator hona?». Emakumea gelaren erdian geratu zen, pertsianak irekitzera bezala egin zuen, baina atzera jo zuen gero.

Gau-mahai txikian, liburu ireki baten eta gorriz zirriborratutako azterketa meta baten ondoan, paperontzia. Emakumea makurtu egin zen, bila: «Zer falta zaio? Orratza? Anil bola bat?».

Emakumeak ez zekien irakurtzen eta, beraz, gizonak alferrik pentsatuko zuen emakumeak azterketa haiek irakurri ahal zituela. Ikasle aluak! Bera izorratzeko modua egin zuten beste behin. Haietako batek, orrialde batean, letra handiz idatzi zuen: Cripure! «Merlin dut izena!». Zenbat aldiz egin ote zuen berak aldarri huraxe: «Merlin dut izena!», mahaian ukabilkada latzak joz. Bai. Eta gero zer? Orduan eta trufa handiagoak egiten zizkioten. Ez zuen lortzen ikasleek beraren lepotik are eta gogotsuago eta orro handiagoak egitea eta gaitzizena arbelean idatz ziezaiotela besterik: «Crip… Crip… Cripure». Jendilaje nazkagarria, horratik! Urteetan iraun zuen horrela!

Maïak bila segitzen zuen.

Denbora asko zen.

Egiazki, une hartan ez zuen harenganako gogorik. Hala ere, eskuak emakume zarpailari heldu zion gerritik, jaitsi egin zen, gona ertzeraino iritsi zen, desagertu. Txakurtxoak baztertu zituen, berarengana ekarri zuen Maïa. Paperontzia irauli egin zen, piririka joan ziren botoiak. Maïak mahai gainean utzi zuen jendarme kapelaren modura tolestutako egunkaria, etxeko lanak egiteko janzten zuen hura, eta hitzik esateke, dibanera igo zen.

Horma baten gainetik jauzi eginez bezala oldartu zitzaion, begiak itxita, orro sor bat eginez, aski garbia, hala ere. «Zergatik? Zergatik? Zergatik?», pentsatzen zuen.

Mireille, ur-txakur polit hura, ohe-estalkitik tiraka ari zen, marmarrean. Turlupin, intzirika, jauzika ari zen gelan zehar. Petit-Crûk zaunka egiten zuen, buila eta azkar. Judas gizena, bola beltz itsua, alderrai zebilen.

–Bukatu duzu? –esan zuen Maïak.

Gizona jaiki egin zen. Emakumeak lurrera egin zuen irrist. Cripurek, dibanean belauniko, izterrak agerian, ukabilak kuxin batean sartuta, Maïrari irainka eraso zion, gorri-gorri. Beraren mania bat.

–Herrialdeko zulo guztietan ibilitakoa zara…

Zertan itzuli horretara berriz? Arazo itxia, bukatua. Ez zuen askorik iraun, gero ezkondu egin zelako, eta, gero, berriz, alargundu. Harrezkero, ez zuen bera eta Basquin beste inor izan. Hala ere, lehenengo Basquin ezagutu zuen. Eta, bestalde, ez al zion, bada, berak esan behin eta berriz eta askotan lanbidekoa izan zelako…? Ez zuen hura ulertu nahian burua haustea merezi!

–Nahi al duzu beste pixka bat, ene katutxo?

–Nazka ematen didazu.

Emakumea ez zen tematu.

Harrigarria zen txalekoko sakelan berrogei zentimoko txanpona bilatzeko ez agintzea, huraxe baitzuen lehenengo iraina eskuarki. Berrogei zentimo, bere tarifa…

One Reply to “”

  1. Divan euscal hitza
    (zeina ethorquiz dathorren tik urrutico persa hizcuntza)

    Holaxe da izquiatzen ondorengo idiomatan,

    inglesean ………………………………….. divan
    frantzesean ………………………………. divan
    alemanez ………………………………….. Diwan
    italianoz ……………………………………. divan eta ottomana
    gaztelaniaz edo espainolez ………… divan
    russoz, baina bere alphabetoan ….. divan

    Zer gatic batzuc nahi dute hitz (arrotz eta propio) hori dezagun izquiria euscaraz diban? Non da zentzua eta arrazoi racionala?

    Hara beherago dakarrea hak ingles online hiztegui etymologicoac (Online etymologic dictionary)

    divan (n.) 1580s, “Oriental council of state,” from Turkish divan, from Arabic diwan, from Persian devan “bundle of written sheets, small book, collection of poems” (as in the “Divan i-Hafiz”), related to debir “writer.” 

    Sense evolved through “book of accounts,” to “office of accounts,” “custom house,” “council chamber,” then to “long, cushioned seat,” such as are found along the walls in Middle Eastern council chambers (see couch). The sofa/couch sense was taken into English 1702; the “book of poems” sense in 1823. mid-14c., from Old French couche (12c.) “a bed, lair,” from coucher “to lie down,” from Latin collocare (see couch(v.)). Traditionally, a couch has the head end only raised, and only half a back; a sofa has both ends raised and a full back; a settee is like a sofa but may be without arms; an ottoman has neither back nor arms, nor has a divan, the distinctive feature of which is that it goes against a wall. Couch potato first recorded 1979.

    Ez al du goico guzi horrec zerbait iracasten eta ere eracusten ezen ari garena (ari dela “euscal intelligentsia”) eguiten ridiculua, ridiculu lar nabarmena eta injustificablea osoqui?

    Atsegin dut

Utzi iruzkina