Blas de Oterok Gabriel Arestiren heriotzean

m. a. elustondo

Gizaldi eta
gizaldietan defenditu zenuen etxea,
gure aberri txikia
belar eta odolezkoa,
anaia eta maisua,
begira Meliri malenkoniazko ilargi baten antza hartzen
entzun
Nerea
Guria
Andere Bihotzen kriskitina,
Gabriel, euskal poesiaren iraultza,
isildu, isildu beraren hilobi ondoan,
zelatan dabil norbait zuk baztertu zenuen gurutze bat hartuta,
gure gizaldietako etxeak bizirik iraungo du zure berban,
gure etxean segitzen duzu.

(Blas de Otero, Madril, 1975eko iraila)

One Reply to “”

  1. Jatorrizkoa gaztelaniaz dago, ezta?

    Nago zer dagoen “aberri txikia” horren atzean, “pequeña patria” edo “patria chica”, ez baitira gauza bera. Euskarak, itzulpen horretako euskarak, ezin dit lagundu kontua garbitzen, baina “senak” diost bigarrena dela aukera zuzena. Egingo nuke Google Translate urrun dagoela oraindik sena gainditzetik.

    Atsegin dut

Utzi iruzkina