Trikuarena egiten ikasi behar orain

Miel Anjel Elustondo

  • Alkate jaunak ostrukarena egin zuen, berriro ere, Iñigo Cabacasen heriotzaren inguruan erantzukizun politikorik eskatzeko uko egin zuenean.

  • Ezin dute ostrukarena egin. Azken baten, EAJren kudeaketa politikorako eredua da Bravo sententziarekin zigortu dena.

  • Hulako sarraskia gertatu zenetik ezin da ostrukarena egiten jarraitu, besteak beste, 100 hildakoen artean 32 haur zeudelako.

  • Euskal Herriko errealitateari bizkarra eman eta honen erabakitzeko eskubidea ukatu nahi duela gobernuak adierazi du, ostrukarena egin eta…

  • Euskal Herrian zabaldu nahi den konponbidearen aroan, Frantzia ostrukarena egiten ari da, gatazka politikoak beraiekin ezer ikustekorik ez…

  • “Egin dezagun bidea”ren manifestazioaren balorazioa… horren aurrean ez espainiar ezta frantziar gobernuek ezin dutela ostrukarena egin.

  • Azken honen egoitzan egin zigun harrera… Hori, ingurumenaren ikuspegitik, oso arriskutsua da, baina ez dugu ostrukarena egin behar, ezertaz konturatu nahi…

«Ostrukarena egin» jarri dut Google leihatilan. «2.980 emaitza inguru (0,38 segundo)» dio makinak. Ezjakinean dira kolore suerte guzietako eragileak. berria.info, bilbokobranka.info, aralar.net, naiz.info, eitb.com, hamaika.tv, ehu.es, bildu.info, hamaikabilbo.tv, euskonews.com…

«Trikuarena egin» jarri dut Google leihatilan. «10.100 emaitza inguru (0,32 segundo)» dio makinak. Bernardo Atxagaren poema, Javier Muguruza, Koldo Almandoz eta nik neuk behin halako eskribitutako testua. Lokuzioetan ere ez dut nire trikurik harrapatu. Amaren altxortegitik jaso nuen.

Ostrukarena egiten ikasi dugu, trikuarena egiten ikasi behar orain. Trikuarena esaten.

Ez alferrik.