Asmoa

  • EIZIEk jarri du abian blog hau, astean hirutan (astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan) euskararen erabilerari buruzko testu bat argitaratzeko, xede gutxi-asko didaktikoz idatzia.
  • 31 lagunek idatziko dute, txandaka.
  • Talde-blog bat izango da; zabala, irekia eta lankidetzazkoa. Hauek hartzen ditugu xede eta ezaugarri nagusitzat: ekarpenak egitea, gogoeta eta proposamenei zabalkundea ematea eta elkarrizketa sortzea.
  • Blogari bakoitzak askatasun osoa du nahi duen alderditik jotzeko: gogoeta labur bat egin, akats edo joeraren bat kritikatu, zerbait agerrarazi eta laudatu, erabileremu batean edo bestean arazotsu gertatzen diren hitz, esapide edo esaldi-moduak aipatu, ahozko hizkerako edo literaturako adibide edo baliabideren bat gogora ekarri…
  • Alor askotako kideak biltzen ahalegindu gara: irakaskuntzakoak, komunikabideetakoak, itzultzaileak, idazleak, ikertzaileak, hiztegigileak…
  • Euskarazko testugintzarekin zerikusia duen edonork nolabaiteko maiztasunaz irakurriko duen atal bat izatea nahi genuke, erreferentzia bat.
  • Blogeko lanak ez dira ordaintzen: ez ekarpenak, ez edizio-lanak.
  • Erantzunetan, ezinbestekoa da posta-helbide egiazko bat ematea.

Bloga Senez aldizkarian

EIZIEk argitaratzen duen Senez aldizkarian, ’31 eskutik’ bloga: urtebete auzolanean artikulua argitaratu genuen 2013ko urriko zenbakian.

Harremanetarako helbidea

31eskutik@gmail.com