Xabier Aristegieta Okiñena
Badakit izenburua aski janeaustendarra gelditu zaidala, baina nahigabeturik ohartarazi beharrean nago Austen-en aipamenak ez duela lerro honetatik aurrerako jarraipenik, haren prosa baino dezente prosaikoagoak diren bidezidorretatik eraman behar dudalako gaurko aztergaia.
Kontua da euskaraz trukagarritasun erabatekoz erabiliak ikusten ditudala ardura eta erantzukizun hitzak: hori nire ardura da / hori nire erantzukizuna da. Ziur aski, biak izan daitezkeelako gaztelaniazko responsabilidaden ordain eta, halatan, gaztelaniazko hitz hori ikusten dugun bakoitzean euskaraz lasaiegi jotzen dugulako ardura nahiz erantzukizun hitzak erabiltzera.
Baina esango nuke ardura eta erantzukizuna ez direla gauza bera, eta horregatik, arduraz jokatu dute esan dezakegula, baina ez erantzukizunez jokatu dute.
Nire hipotesia da ardura hitzak jarrera bat adierazten duela, eta, hedapenez, jardun-esparru bat. Erantzukizun hitzak, aldiz, besterekiko betebehardun posizio baten berri emango luke, besteri dena delako aferari buruzko kontuak ematekoa. Eta, ardura hitzarekin bezalaxe, jardun-esparru bat ere adierazten du, hedapenez.
Hori horrela, ardura eta erantzukizun hitzen esanahi-eremuak elkargainkatu egiten dira xede duten jardun-esparru hori adieraztean, eta axola praktiko handirik gabea gertatu ohi da kontabilitatea zure ardura da nahiz kontabilitatea zure erantzukizuna da esatea.
Esanahi-bategite puntu horren alde bakoitzera, esanahi desberdinak hartzen dituzte, gorago ohartarazi dudanez: jarrera bat da ardura, funtsean; erantzukizuna, besteren aurreko posizio bat, are posizio juridiko bat.
Ondorioztapen horren oinarri, hitz horiei buruz honako hiztegiek ematen dituzten azalpenak.
Euskaltzaindiaren hiztegian:
ardura: 1 iz. Zerbaitetan jartzen den gogo oharmena. Ik. Axola; arreta. Haien nagitasuna eta ardura gutxia. Hezkuntzaz duten ardura berezia. Hirigintzaz ardura izpirik agertu gabe (…)
2 iz. Kezka. Berandu ez heltzea zen bere ardura guztia. Arduraren bat al duzu?
erantzukizun iz. Erantzule izatea; hortik datorren eginbidea. Ik. erantzunbehar. Langintza osoaren azken hitza eta erantzukizuna bere gain hartzen du. Erantzukizun handiko kargua (…). Erantzukizun zibila.
Orotariko Euskal Hiztegian:
1 ardura (V, G-goi, AN, L; SP, Lar, Añ, Mg Nom, Dv (BN), H (V, G, L)). Ref.: A; Iz ArOñ; Etxba Eib; Elexp Berg. Tr. Al Norte se documenta en textos de autores labortanos del s. XVII (Materre, Etcheberri, Axular, Haramburu, Argaignarats), en Haraneder, Duvoisin y Larre, en la mayoría de ellos en las exprs. ardura izan, ardura eduki; tbn. lo emplea Goyhetche, pero sólo para las acepciones (2) y (3). Al Sur, donde se documenta ya a mediados del s. XVI (v. infra ARDURA HARTU), es más extendido y frecuente su empleo en la tradición vizcaína, con una mayor variedad de usos y construcciones. En DFrec hay 97 ejs. de ardura, más 31 de ardurape-.
- 1. Responsabilidad, cuidado; preocupación; interés. “Soin continuel” SP (cf. 2 ardura). “Cargo, cuidado”, “pena, cuidado” Lar y Añ. “(Tú te lo) quisiste, tú te lo ten, zure naia, biz zure gaia, zeurea zan gura, areago ardura” Lar. “Aplicación”, “tiento, miramiento” Añ. “Tráfagos, cuidados, (c.) ardurak, burukominak” Ib. “Ajola (G), arduria (V), cuidado” Mg Nom. “Soin, souci (BN). Ardura eskasa, négligence” Dv. “1.º cuidado, diligencia, providencia; [….] 4.º (? L), estudio” A. “Cura, cuidado. Jolasak dira zure arduria! Las diversiones son tu preocupación” (…)
- 2. (Dv A, H). “Mine, santé. Ardura on du, il a bonne mine” Dv. “Mine, air extérieur” H. “Aziendak bezelako ardura eztu nagusiak, el dueño no tiene tan buen aspecto como el ganado” A. v. ardore. Hire gorphutza duk ardura ederrean: / Ase-on baten gaia neretzat menean. “En merveilleux état”. Gy 236 (v. tbn. 48). —Agur, kide, derro, zer! zu toki hautan? / —Bai, Yauna, baztertu naiz ustekabetan. / —Ardura eder duzu, milla demuntxoa. / —Badukezu, Yauna, bardiñ horlakoa. Ib. 32.
- 3. (Dv A). Temperamento. “Ardura bihurria, tempérament irascible (Gy)” Dv. Azkue da la frase nola baitzuen ardura biurria como G-goi, lapsus por Goy(hetche) [= Gy 143]. Cf. LzG: “Ardura. Vigor; dinamismo (Contrasta). “Fulano no tiene ardura para nada” (Apellániz)”. Cf. ARDURA GAIZTOKO. v. ardore. Ezen nola zuen sortzez ardura bihurria, / Bere kider zeukatena khentzera net pendia. Gy 143.
erantzukizun, erantzunkizun.
1. Responsabilidad. v. erantzunbehar, erantzuki (4), erantzupen (4). Tr. Documentado en autores de la segunda mitad del s. XX. En DFrec hay 32 ejs. de erantzukizun y 23 de erantzunkizun. Norberak erantzukizuna leporatzen dunean. Etxde Itxas 205. Etzukean inoren erantzukizunik bere gain eta bere lepora bearrik. Zait Plat 102. Langintza osoaren azken itza ta erantzukizuna bere gain artzen du. Vill Jaink 78. Ezkongaidenboran jolasean ibilli dira, eztituzte ikasi bizibide berriak eskatzen diskien erantzukizunak. EgutAr 13-1-1962 (ap. DRA). Zer erantzukizun Jaunaren aurrean! MAtx Gazt 58. Zeñen erantzunkizun aundia. Ib. 43. Hutsegite haren errua ta erantzukizuna oso-osorik neure gain eta neure gain bakarrik hartuz. Azurm ZArg 4-8-1974, 5. Oro beren kargu, egiteko eta erantzukizunekin. Larre ArtzainE 185. Batuarekin hasita, noraino izan zen zure erantzukizuna, edo noraino izan zinen batuaren aitajauna? In MEIG IX 76.
— Obligación contraída. Zintzo jokatuta, baña Aurrezki-Kutxako erantzunkizunak ondo betetzen zituzten. TxGarm BordaB 173.
2. erantzukixun. Adivinanza. Erantzukixuna igarri dagidan eta neure battukarija jaso al ixan. Otx 152.
Tankera horretako hitz-bereizketez ohartuta egoteak lagundu egingo digu, dudarik gabe, euskarazko esanahi-aldeei distira eginarazten eta alde horiek balioan jartzen.
Nic esaten nuque ze obvioa da edozeinentzat zeinac daquien euscara aphur bat (behintzat gure inguruan, hemen oestean) direla differente nahiz-ta batzutan antzeco ardura eta erantzunquizuna. Da guretzat total obvioa.
Bestetic realitatean zeina da constatablea hor dugu ere responsable euscal hitz eder internatioal amancommuna zeina da anhitzez erabiliagoa ezi erantzunquizun nahiz-ta duten responsabilitate hitza nahi eho, acabatu