Maite Imaz Leunda
Nola esaten da euskaraz menu desplegable, informatikaren arloan? Botoi bati sakatzean zabaltzen den hori?
Kataluniako Terminologia Zentroaren (Termcat) datu-base terminologikoan (Cercaterm) definizioa aurkitu dugu:
Baita Frantsesaren Quebeceko Bulegoaren (Office québécois de la langue française) hiztegi terminologikoan (Le grand dictionnaire terminologique – GDT) ere:
Erregistratuta dauzkagun kontsultetan ikusi dugunez, menu zabalgarri erantzun genion galdera horri berari 2000. urtean. Google-era joz gero, erabiltzen den terminoa dela ikusi dugu. Baina beste termino bat ere badabil eta jasota dago Euskaltermen, 2003ko datarekin: goitibeherako menua. Eta hori ere erabiltzen den terminoa dela ikus daiteke Google-en galdetuta.
Baina, goitibeherako hitzaren osaera zalantzazko dela iruditu zaigu; goitik beherako menua behar lukeela uste dugu, goitibehera ez baita goitik beheraren sinonimoa, ibilgailu-mota edo jostailu bat baizik: nire gazte garaitan, auzoko festetan antolatutako txapelketetan ikusten nuen tramankulua.
Forma egokia goitik beherako menua dela iruditzen zaigu; erabili ere erabiltzen da, Google-en bilaketa eginda ikusten denez.
Nolanahi ere, guk orain dela 15 urte egin genuen proposamenari eustea erabaki dugu, egokia delako, zabaldua dagoelako eta egokia iruditu zaigun beste forma baino laburragoa delako.
Galdetzen da
Nola esaten da euskaraz menu desplegable, informatikaren arloan? Botoi bati sakatzean zabaltzen den hori?
Iracurriric hori galderea edo galderac ethortzen zait gogora ea ez luqueten euscaldun guziac esango, ihardetsico galdera hori esanez
menu desplegablea.
Ez al da hori realitate reala? Ala sortu nahiric al gabiltza realitate ficticio virtual bihurrigarriac? Al gabiltza sortu nahiric termino equivalenteac izan dadin menua e auquerac luze, ugari eta aberatsa?, xahutuz tertean gure energiac zeinac bestalde ez dira sobera handi larreguizcoac malerusqui.
Euscaraz da: menu desplegablea.
Gogora ethorri zait orai nola commentatzen du Xabier Amuritzac an bere liburu titulatzen Euskara Batuaren Bigarren Jaiotza (2010) ezen criticatzen duelaric nola batzutan berac edo berec euscaraturico zathiac berriz iracurtzeracoan demboragarrenean aldi bat pasaturic ez zuen ulertzen berac, berec itzultzaileac. (Nahi nuque marcatu hemen zein paginatan dagoen baina tamelez izanic ere liburua hemen aldamenean ezin dut).
Halan ba esan ze lotzen garela gaurcoari, delaco
mezu zabalgarria
hori da ulergarria orai gaudelacotz centraturic gaian eta dugulacotz iracurriric gogoeta hori, gaudelacotz centratuac puntutto hortan focalizaturic. Baina -eta hori da gacoa, affaira- “zelaiz campo” entzunic edo iracurriric hori -menu zabalgarria- ez dugu ulertzen berdin nola entzunic edo iracurriric -izanic ere “zelaiz campo edo thematicaz”- aitzitic dugula comprenitzen aisa errazqui izanic ere pumpalaster hori delaco
“menu desplegablea”.
Ulertzeac fite ba du bere valio eta valore handia. Ala ez? Ez al gara ari hortan?
Internet eta informatika kontuetan logiko eta komenigarri deritzot eredua ingelesa izateari, eta ez gaztelania, nahiz eta egoera soziolinguistikoak ez lagundu horretan.
Hala, kontuan hartzen badugu ingelesa, “zabalgarri” ez da aukera egokiena (ezta “desplegable” ere, jakina), zeren ez du zehazten menu edo zerrendako elementuen goitik beherako antolaera. “Goitibeherako” (Microsoft-ek hobesten duen aukera) edo “goitik beherako” terminoek, berriz, ez dute islatzen delako menua zabalgarria den nozioa. Dena den, jakin badakigu itzulpengintzan ez dela beti beharrezkoa, ez eta posiblea ere, ñabardura guztiak ematea.
Bestalde, ez dut uste euskaldun guztiek “desplegable” esango dutenik, baizik espainolaren diglosiaren pean daudenek soilik, hain zuze ere, esaten ere dutenek “aktualizatu”, “pestaña” (pestañie), “kortafuegosa” eta “binkuloa”. Eta hori, nire ustez, ez da onargarria hizkuntzaren ikuspegi nazional eta duin batetik.
Nik, jatorrizko “drop-down” eta “pull-down” kontzeptuak euskaraz emateko, proposatuko nuke, adibidez, “eraisgarri”. Baina beste hitz bat lehian sartzea ez da beti ideia ona.
Gilentxoc eguinico commentarioari eguinic recommentarioa esan ahal dut lehenic guzioc -ez soil euscaldunac baizic guzi-guziac munduan- gaudela pean haimbat influentzia non bakoitza -mundu zabaleco bakoitza- dago pean guehiago edo gutiago hain delacotic, ez soil buruz arlo linguisticoa ezpaze economicoa, religiosoa, sexuala, sociala, familiarra, ecologicoa, musicala, .. etcetera luzea quasic interminablea. Conforme nago kin Gilentxo ostera ze inglesa behar dugu hartu contuzenago baina horregatio gaberic ahaztu itsutuqui non gagozen eta gagozala non gagozen.
Mintzo da ere Gilentxo buruz “desplegable” hitza baina ni mintzo nintzen guehiago buruz “menu desplegable” conceptua zeina nic uste da enthelegatua edo behintzat entelegablea ganic euscaldun guziac. Buruz hitza bera soilic “desplegablea” da dathorrena tik desplegatu eta berhau tik plegatu zeintzuc biac duten existentzia euscal universo geographico osoan edo variante guziac. Beraz, osoric hartuz “desplegable” (des+plega+ble) eta hareago “menu desplegablea” dira airosqui curri ahal direnac behintzat theorian an euscara. Beraz, hortan nathor desaccorduz kin dioenaz.
Guehitu oraina ze, nire irudico, “eraisgarri” da total opacoa zeinac ez du transmititzen deus enthelegura. Eta gure realitatea oraicoan zait beguitantzen ze lau auquera hauetan
“menu desplegablea”
“menu zabalgarria”
“goitibeherako menua” edo “goitik beherako menua”
“menu eraisgarria”
dut atchemaiten dela naturalena, normalena, ulergarriena, egoquiena, transparenteena, … menu desplegablea. Forma hori nahi izatea evitatu da, beste arrazoi ascoren artean, dembora galtzea eta frenatzea euscara eta euscaldunac zeintzu behar dugu funcionatu gaur eta ere egun, thai gabe, fite eta effectivoqui.