Bartzelona vs Bilbo

Asier Larrinaga Larrazabal

 

Gorrotagarria da konparatzea

BCN

1a

BIO

1b

BCN

2a

BIO

2b

BCN

3a

BIO

3b

BCN

4a

BIO

4b

 

Esperantzari leiho bat

5c

 

6c

 

7c

 

8c

 

Azken hitza

Zeri begira daude Bilbon tabernetako ugazabak eta ugazabandreak? Gure tabernetako hizkuntza-paisaiagatik balitz, batek pentsatuko luke Zazpi Kaleetan barik Leongo “auzo hezean” dabilela, edo Indautxun barik, Lavapiesen. Bada ordua Bilboko ostalaritza azelerazio-erreian sar dadin.

2 erantzun “Bartzelona vs Bilbo” bidalketan

  1. Bilboko Udaletik aspaldi esan zitzaien merkatariei – aurki udalera itzuliko ei den zinegotzi elebakar batek, zehazki-, ingelesez ikasi behar zutela, turismoari txera egiteko.
    Gaur BilbaoDendak-ek badu “Merkataritzarako Oinarrizko Ingelesa” izeneko ikastaroa (jatorrizkoa espainolez, noski), bizkaitar guztion sosez ondo hornituta.
    Euskarari buruz inork horren laurdenik iradoki balu, laster entzun beharko genituzke taliban eta inposizio eta antzeko berbak.

  2. Hizkuntz paisaian euskara erdararen pare (bederen) agertzea nahi genuke.
    Iruditzen zait garai hobeak bizi izan ditugula arlo honetan; euskarak galdu bide du ez aspaldi ustez zuen gainbalio positibotik zerbait. Xarma apalagoa ez ote duen orain zenbaitentzat, zenbait tokitan.
    Ikerketa zientifikorik egin gabe, ni dezepziotik hurbileko sentimenduarekin bueltatu naiz azkeneko aldietan Donostiara (gure hiriburu euskaldunena!) eginiko bisitetatik. Ez da bakarrik saltokien izenetan eta erakusleihoetan edo kale-paperetan ageri den hizkuntza; euskaraz borondate onez mintzatuko zaizun nahi baino zerbitzari guttiagorekin egin dut topo.
    Bertzelako esperientziarik ere izan dut, ordea. Berriki Lizarran asteburu bat pasatu nuen (urtean dozena erdi bat bisita egiten dut, gutxienez, Ega bazterreko herri ederrera). Euskara nonahi ikusi-irakurri nuen. Aditu ere bai: bi ostatutako zerbitzariekin (ikastolako edo D ereduko ikasle ohiak), okindegi bateko saltzailearekin eta paperdenda bateko nagusiarekin (biak euskaldun berri adinekoak); natural eta pozik egin zidaten kasu euskaraz.
    Airean aditzen den solasa ere bada paisaia; ez?
    Nolanahi ere, iruditzen zait maiz galtzen dugula euskara dantzarazteko aukera, ez dakigulako parean duguna euskalduna den edo ez. Aitzin horretan, telebistan aditu nion “aditu” bati (barka erredundantzia): “edukaziozko desoreka” (edo horrelako zerbait); alegia, “edukazio”aren izenean erdaraz egiten dugula, inor “mindu” nahi ez dugulakoz.

    Goizero hartzen dut hiribusa etxetik lantokira joateko. Txoferra ez da beti pertsona bera izaten; astebeteko edo hamabortz eguneko txandak egiten dituztela iruditzen zait. Sartzean, duda egiten dut nola saludatu: proba egin, eta “egun on” erranen diot ala, erraz alde, “buenos días”? Gehienetan erdaraz egiten diet. Egun hauetan, ordea, ohartu naiz txoferrak Euskadi Irratia (euskaraz) biztua izaten duela. “Egun on” egin diot diosala, eta hark berdin erantzun dit egunero. Gaur galdetu diot: “euskalduna”? Baietz erantzun dit, Iruñekoa dela eta ea hori harrigarria iruditzen zaidan, bera bezalaxe txofer euskaldun mordoxka badirela eta egiteko proba, ausartzeko euskaraz egitera.

    Aspaldiko kontua da euskaraz egin nahi dugunok agerian zerbait eraman beharko genukeela (nik ez dut inoiz egin, eta ez nago arras konbentzitua). Badakit badirela TELP izeneko tailerrak halako egoeretan nola jokatu erakusten dutenak… Katalunia aipatzen dugu eredu gisara hainbat arlotan (hementxe zuk, Asier; lehengoan Alfontsok, terminologia kontuan); beharbada haien jarrerak…
    Zenbat istorio, hainbat galdera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude