Maite Imaz Leunda
Ongia aipatuta burura lehenengo datorkidana filosofia eta erlijioa dira, baina ekonomiaren arloko zalantza batetik abiatuta iritsi gara ordain hori proposatzera. Dudanet bidez iritsi zaigu galdera aste honetan: nola eman balance del bien común eta economía del bien comun?. Ekonomiaren arloa izanda, pentsa daiteke delako bien horiek ondasunak izan behar dutela. Kontzeptu horren jatorrian dagoena, ordea, alemanezko Gemeinwohl-Ökonomie da.
Christian Felber ekonomialariak proposatutako ekonomia-sistema da guztion ongiaren ekonomia. Hona Elhuyar Zientzia eta Teknologia webgunean kontzeptu horri buruz topatu dugun azalpena:
Christian Felber ekonomialariak proposatutako ekonomia-sistema da guztion ongiaren ekonomia, eta haren ezaugarri nagusia da enpresek ez dutela haien artean lehiatzen, baizik eta elkarlanean aritzen direla, gizarte osoari mesede egiteko. Gaur egun, 15 herrialdetako 717 enpresak, Europako hiru banku eta 129 erakundek erabiltzen dute ekonomia-sistema hori, eta haien arrakasta ez da irabazi finantzieroaren arabera neurtzen, baizik eta guztion ongiaren arabera.
Gaur egungo ekonomia-sistemak pertsonak eta ingurumena baztertzen dituela salatzen du Felberrek, eta enpresa baten arrakasta neurtzean ez direla aintzat hartzen langileen eskubideak, herrialdearen sistema politikoa, bakean ala gerran dauden…
Horren aurrean, enpresak giza balioak zenbateraino zaintzen eta babesten dituen neurtzea proposatzen du, hala nola gizarte-justizia, demokrazia, genero-berdintasuna eta ingurumenarekiko jasangarritasuna, eta balorazio hori abantaila fiskalak ezartzeko erabiltzea. Gainera, balio horiek neurgarri bihurtuta, kontsumitzaileek irizpide hobeak izan ditzakete produktuak edo zerbitzuak nori erosi edo kontratatu erabakitzeko.
http://zientzia.net/artikuluak/dieta-ona-osasunerako-eta-ingurumenerako/
Inguruan ditugun hizkuntzetan ordain hauek eman dituzte
(en) economy for the common good
(fr ) économie du bien commun
(es) economía del bien común
(ca) economia del bé comú
Guztion ongiaren ekonomia beste argitalpen hauetan ere ikusi dugu:
Ekonomiaren trantsizio ekologikoa. Zergatik? Zertarako? Nola? ELA
Azkenik, oso interesgarriak dira “guztion ongiaren ekonomiaren” proposamenak (Felber, 2012). Izan ere, zenbait proposamen egiten ditu egungo merkatuak eta enpresak “gure gizarteen ongizate ahalik eta handiena” lortzera bideratzeko. Proposatzen du, besteak beste, “guztion ongiaren balantzea” egitea enpresek, ohiko “finantza-balantzearen” ordez (kooperatiben “balantze sozialaren” ideiaren oso hurbilekoa), elkarri laguntzen dioten erakundeak saritzea legediak, “merkatuen kudeaketa kooperatiboa” sortzea, superabiten erabilera baimenduak (balio ekologiko eta sozial erantsiko inbertsoak) eta baimendu gabeak (enpresan lan egiten ez duten jabeen artean mozkinak banatzea) egotea, eta mugatzea enpresen hazkundea eta tamaina, baita kapital-kontzentrazioa ere.
Hona Orotariko Euskal Hiztegian ongi substantiboari ematen zaion adieretako bat:
Beste aukera batzuk ere ikusi ditugu:
• guztion onerako ekonomia: http://gaur.donostia.org/guztion-onerako/
• guztion onuraren ekonomia http://goiena.eus/debagoiena/1401868367339
• guztion ongizatea bermatzen duen ekonomia: http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=8022676&menuId=6516814&onlypath=true
Gure proposamenak guztion ongiaren balantzea eta guztion ongiaren ekonomia izan dira.
artikulu interesgarria, eskerrik asko! zure ikuspuntu terminologikoa emateagatik eta mugimendu honen esistentziaren informatzeagatik. Orain dela hiru hilabete Asociación para el Fomento de la Economía del Bien Común en Euskadiko Guztion Onerako Ekonomiaren Sustapeneko Elkartea (EGOEBC) jaio zen eta gonbidatzen zaituztegu gure bileretara hurbiltzea. Argibide gehiago: http://www.ebceuskadi.org/
Oraindik euskerazko bertsioan lan egiten ari gara, espero dugu laister azaltzea. Lankideak behar dugu!
Zuen proposamena hagitz egokia eta erabilgarria iruditzen zait, Maite. Gizarte ekonomiaren arloko testuak itzultzea egokitzen zait noizean behin, eta gero eta maizago agertzen zaizkit Christian Felberren ekonomia-sistemari buruzko aipamenak. Hemendik aitzina “guztion ongia” erabiliko dut. Eskerrik asko.
Bide batez, merkatuaren lege itsuez haratagoko joko-arauez gogoeta egin nahi izanez gero, Felberren liburuan bada gaia:
Die Gemeinwohl-Ökonomie, jatorriz
The Economy for the Common Good, ingelesez
L’économie citoyenne, frantsesez
La economía del bien común, gaztelaniaz