Mixiyua

Koro Garmendia Iartza

Gaurkoan, bitxikeria polit batekin natorkizue.

Jakingo duzue kamioi askotan, aurrealdean, parabris edo haizetakoaren goialdean, izen bat edo batzuk eramateko ohitura dagoela. «Aitzol eta Amaia». «David y Elena». «José Antonio y Paula». «Ainhoa eta Xabier».

Bada kamioi bat goialde horretan «Mixiyua» jarrita daramana. Aurreneko aldiz ikusi nuenetik gustatu zait izena. Inongo hiztegitan ez dugu ikusiko, baina euskal izen peto-petoa dela esan genezake, eta grazia handikoa, gainera.

Kontua da aurreko batean euskaldun berri batekin nindoala, eta hortxe azaldu zitzaigula kamioia. Eta hona euskaldun berriaren ateraldia: «Txinatar izenak jartzen hasi dira kamioietan!».

Mixiyua hitzari txineraren kutsua hartu zion lagunak. Ez dut ukatuko baduela izenak halako aire exotiko bat, baina erroak hemen bertan dituen hitzarekin bidaia luze samarra egin zuen lagunak. Azaldu nion, beraz, «la misión» zuela gaztelaniaz adierazten…

Hortxe bitxikeria.

5 erantzun “Mixiyua” bidalketan

  1. Mixiyua ez da “la misión”. “Aitzol”, “José Antonio” eta “Amaia” bezala da, izena izan beharrean ezizena izatea. Oiartzunera idi probetara joan izan naizenetan han ikusi dut beti Mixiyua, Frantzilla eta gainontzekoekin batera. Ez dituzu inongo hiztegitan ikusiko.

  2. Ba liteque bai zoritcharrez ezen misione (misio, misino) hitza, nola beste asco, ez aguertzea an euscal hizteguiac. Hara gure hizteguiac, hara qualitatea hon gure hizteguiac!!!

    1. Orduan, zure lagun euskaldun berri horrek ez zuen ulertu euskaldun berria zelako?

      Eta… hara euskaldun berriaren ateraldia!

      Interesting, very interesting…

  3. gauzak nola izaten din…Haber zue lagun txinu horrek,ne ezizenakin,txinan zabaltzen dun transporteko agentzin bat.erne ibili berkout,deretxon bat kobratzeko

  4. Gauza bertsua gertatu zen Iruñeko Onki Xin tabernaren izenarekin. Euskal dialektologian goi-mailako titulua behar nonbait, izen horri txinatar tankera ez hartzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude