Atea ez ukitzeko?

Koro Garmendia Iartza

Ba bai, atea ez ukitzeko. Horixe zioen atean jarrita zegoen orriak: «Mesedez, ez ukitu atea».

Non dago arazoa? Garbi adierazita dago, ezta? Atea ez ukitzeko, mesedez. Ez ukitzeko. Erakusketa batera joatean, ikusgai dauden artelanak mesedez ez ukitzeko eskatzen digutenean bezalaxe.

Mesedez, ez ukitu atea.

Atea erradioaktiboa zelakoan bazaudete, hotz-hotz.

Kokatuko zaituztet. Osasun-etxe arrunt bateko ate arrunt bateko orri zuri arrunt batean zegoen esaldia. Xinple-xinple esanda: atearen alde batean, sendagilea eta erizaina; beste aldean, gaixoak. Tartean, atea. Ukiezina.

Ez ukitu atea.

Hots, ez jarri gainean ez eskurik, ez hatzik, ez ezer. Mesedez.

Orain, bigarren zatia dator. Aurreneko zatia beste era batera ulertzeko bidea ematen duena, zehazki hau baitzioen orriak: «Mesedez, ez ukitu atea, eta ez ireki».

Pentsatzen dut ulertu duzuela kontua. Ate hori goitik behera zen ukigarria.

«Por favor, no toquen ni abran la puerta».

Mesedez, ez jo atea.

Mesedez, adarrik ez jo.

Erantzun bat “Atea ez ukitzeko?” bidalketan

  1. Ukituak eta ukituak daude, ez dakit zein alardetako kantinerari behin entzun genionez: asko hunkitu zela goizean diana ukitu ziotenean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude