Asier Larrinaga Larrazabal
Adin batetik beherako euskaldun zaharrek ―zilegi bekit garai bateko deitura erabiltzea azalpenetan ez luzatzearren― euren hizkuntza-jokabidearen lekuko egiten nautenean, hitz bat etortzen zait burura: desafektua. Euskaldunok ez dira gustura ari euskaraz, ez gazteagoekin, ez zaharragoekin, ez ―bereziki― kideekin, eta gaztelaniara jauzteko gogotsu igartzen ditut. Konturatzerako, gaztelaniaz entzuten ditut, solaskidea euskaraz zuzenduta ere. Ni ez naiz gehiegi harritzen, iruditzen baitzait euskarak ez diela ―ez digula― gauza handirik eskaintzen. Zer eskaini behar lieke, ba? Hiru gauza, behintzat, bai: sinesgarritasuna, erabilgarritasuna eta adierazkortasuna.
Sinesgarritasuna esanda, badakit oso eremu subjektiboan menturatzen naizela, baina uste dut ados samar etor gaitezkeela denok adibide honetan.
«Trena geldi dagoenean sartu». Hala dio Bilboko metroko nasetan. Noiz sartuko gara, ba? Trena martxan dagoenean?
Gaztelaniaz, «rebasar solo con tren parado» dio. Garbi ikusten da zein den arazoa: itzuli behar izatea. Itzuli beharra dagoenean, gaztelaniako (edo beste hizkuntza bateko) diskurtsoak, adierazpen-baliabideek, esamoldeek eta mundu-ikuspegiak harrapatzen gaituzte, eta euskarazko emaitza txurro hotz bat da. Ez dago nork irentsi. Ez da sinesgarria.
Ez al dago alternatiba sinesgarriagorik? Bai, itzulpenetik askatuz gero: «Itxaron marra atzean trena gelditu arte».
Jakina, liburu baten euskarapena ezin daiteke halako askatasunetik plantea. Sinesgarritasunaren arazoa, baina, ez dago liburuetan, baizik ―nagusiki― Euskal Herriko hizkuntza-paisaia osatzen duten idazkun, kartel, seinale, errotulu, iragarki, pankarta, abisu eta abarretan. Nik begiratu ere ez diet egiten. Ez nik, ez jende askok, bai baitakigu gehienetan disfuntzionalak, antikomunikatiboak, akatsez beteak eta euskara kapritxosoan idatziak direla. Sinesgaitzak.
Hizkuntza-profesionalok erronka garrantzitsua dugu arlo honetan, hizkuntza sinesgaitza abandonatu egiten baita. Beste barik. Hortxe dago egungo euskaldunen desafektuaren gakoetako bat.
Edo “Trena geldi dagoela pasa (marra)”, “Trena gelditzean pasa (marra)”, edo “Ez pasa (marra) trena gelditu arte”… Batzuetan itzulpen literal xamarrak ere egokiak dira, baina argazkikoa ez da literala, okerra baizik. Gaztelaniazkoa ere ez zait egokiena iruditzen, dena den, debeku bat hobe baita “ezezka” adieraztea, batez ere lehen hitza ez dadin izan, hain zuzen ere, egin ezin daitekeen hura (“rebasar”).
Horrek beste kontu batera narama: askotan mezuaren gorputza (hitzak) itzultzen da, baina ez muina (eta ez dugu inoiz pentsatzen erdarazkoa gaizki egon litekeenik). Itzultzearen helburua zein den kontuan hartu behar da, eta askotan irudipena dut elebiduntasun santuari gurtzeko imajinatzat erabiltzen direla itzulpenok, errealitatearekin duten loturari edo benetan adierazi behar luketenari erreparatu gabe.
Zentzuzco analysia.
Italiako statioetan esaten dute megaphoniatik: “Non ultrapassare la linea gialla”; nasan badago marra horia, baina ez dauka ezer idatzita.
Ados nago Borjak dioenarekin; alegia, debeku bat adierazteko, egokiena “ezezka” adieraztea dela.
Dena den, eta gaztelaniazko esaldia ontzat joko bagenu ere, euskaraz galdegaiaren legea nik baino zurrunago hartzen duen norbaitek esango lizuke ondo itzulita dagoela “trena geldi dagoenean sartu” hori: “noiz sartu? ORDUAN sartu, ez beste momentu batean”.
Itzulpen ulergarriago bat emateko (zeren ados bainago zuk salatzen duzun esaldiak ez duela kasuko mezua ondo adierazten), iruditzen zait nahikoa litzatekeela hauxe jartzea: “Sar zaitez (NOR erako aditz laguntzailea garrantzitsua iruditzen zait NOR-NORK erakoa ere izan daitekeen aditz batekin aritzean) trena geldi dagoenean soilik/bakarrik”.
Pensaturic auquera yago hobegarriac zait bururatzen hau ondocoa
“Sar zaitez soilik noiz trena geldi dagoen”
Halaric ere, nic dudanaz iracurri, affaira da zabalagoa ezi hau exemplu concretoa.
Nola esana bait dut gorago, lehenago ez da exemplu bat baino dagoen exemplua’ adierazteco zeozer dena zabalagoa doana urrunago, adierazteco zein
sinesgarritasun guti
duten euscarazco mezu idatziac, mezu idatziac generalean.
Halan gaur -iraila 3 eguaztena- dut iracurtzen prensan (Gara, 11 or) pean titulua Euskara Plana oztopatzea leporatu die Sopelako Udalak EAJri eta PPri
Sopelako Udalak 2013tik indarrean duen Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planak hainbat lanpostuk duten hizkuntza eskakizuna egokitzearen beharra jasotzen du. Uztaileko osoko bilkuran, berriz planaren gomendioei jarraituz hainbat lanposturen hizkuntza eskakizunak aldatu eta beste hainbat derrigortasun data jartzeko Udal Gobernuak egindako proposamena atzera bota zuten EAJk eta PPk, atzo gobernu taldeak ohar bidez jakinarazitakoaren arabera.
Hemen paragrapho hontan ¿norc ez du sentitu sinesgarritasun guti an 2. phrasea?. An
Uztaileko osoko bilkuran, berriz planaren gomendioei jarraituz hainbat lanposturen hizkuntza eskakizunak aldatu eta beste hainbat derrigortasun data jartzeko Udal Gobernuak egindako proposamena atzera bota zuten EAJk eta PPk, atzo gobernu taldeak ohar bidez jakinarazitakoaren arabera.
Honaco “huts edo errore informativoac” ez al dute erruric eta responsavilitateric universitateac? Concretuqui facultateac hon journalismoa edo kazetaritza. Zer da han irakasten?