Maite Imaz Leunda
Hitz horren ordez Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak beste batzuk erabiltzeko gomendioa ematen duela aipatu nuen orain dela 3 hilabete blog honetara egin nuen ekarpenean. Euskaltzaindiaren gomendioak Terminologia Batzordeak onetsitako formekin eta lege itzulietan gehienbat erabiltzen direnekin ez zetozela bat ere aipatu nuen.
Orduko hura pixka bat osatze aldera, euskaratuta dauden legeetan Euskaltzaindiak proposatzen dituen ordainen (indargabetu, baliogabetu) erabilerari erreparatu diot oraingo honetan
indargabetu = derogar
DISPOSICIONES DEROGATORIAS
Primera. Derogación de la Ley de 17 de julio de 1953XEDAPEN INDARGABETZAILEAK
Lehenengoa. 1953ko uztailaren 17ko Legea indargabetzeaErantzunkizun Mugatuko Sozietateen Legea
Derogación terminoa legeak edo erregelamenduak egiteko ahalaren ondorioz lege edo arau bat ordezten dela adierazteko erabiltzen da; ez nuke esango revocación terminoaren sinonimoa denik.
indargabe utzi = suspensión
Base séptima: Medidas cautelares
Cuando se ponga en grave peligro la seguridad vial o se perjudique de forma también grave el interés público en el ámbito de las materias reguladas por esta Ley, la Administración competente podrá acordar, durante la tramitación del correspondiente procedimiento, mediante resolución fundada, la suspensión cautelar de las autorizaciones administrativas previstas en la base anterior, procediéndose a la intervención de los documentos acreditativos.
Zazpigarren oinarri-araua
Bide-segurtasuna arrisku larrian jartzen denean edo lege honen bitartez araututako gaien inguruan herritarren interesei kalte egiten zaienean, aurreko oinarri-arauan aurreikusitako administrazioaren baimenak zuhurtziaz indargabe uztea erabaki dezake eskumenak dituen administrazioak, arrazoietan oinarritutako erabakia emanda, prozedura gauzatzen ari den bitartean; horretarako, bahitu egingo ditu ziurtagiriak.
Suspensión terminoa ondorio kaltegarriren bat eratortzeko arriskua dagoelako administrazio-egintzaren bat bertan behera uzten denean erabiltzen da. Esango nuke arrazoi bat behar dela suspensión bat eragiteko eta, beraz, ez dirudi revocación terminoaren berdin-berdina denik administrazio-zuzenbidean (La revocación de competencias puede realizarse en cualquier momento).
baliogabetu = inutilizarse
Artículo 414
Los legajos de documentos existentes en el registro que tengan matriz, hubiesen sido expedidos por duplicado o aparezcan registrados en otras oficinas, podrán inutilizarse una vez transcurridos veinte años desde que fueren formados. Pasado igual plazo se inutilizarán los legajos de cartas de pago y sus copias, los libros de estadística que sirvan de base a los estados a que se refiere el artículo 622 y los talonarios de recibos.414. artikulua
Erregistroko paper-sortetan jasotako agiriek jatorrizko agiriak badituzte, agiriok bikoiztuta egin badira edo beste bulego batzuetan erregistratu badira, horiek baliogabe daitezke, egin direnetik hogei urte igarotakoan. Epe bera igaro eta gero baliogabe daitezke, dela ordain-gutunak eta euren kopiak, dela 622. artikuluko egoeren oinarri diren estatistika-liburuak, dela ordainagirien taloitegiak.Hipoteka Erregelamendua
baliogabetu = invalidar
Artículo 1266
Para que el error invalide el consentimiento, deberá recaer sobre la sustancia de la cosa que fuere objeto del contrato, o…1266. artikulua
Okerrak adostasuna baliogabe dezan, oker hori kontratuaren objektu den gauzaren muinari buruzkoa izan behar da, edo…Kode Zibila
baliogabetu = anular
Asimismo, la circulación de un vehículo durante el plazo de suspensión cautelar de la autorización de circulación que se haya acordado en el curso de los procedimientos de nulidad, anulación y pérdida de vigencia de dicha autorización dará lugar a la inmovilización del vehículo.
Halaber, baimena ezdeus deklaratzeko, baliogabetzeko edo indarra kentzeko prozedura batean zirkulazio baimena kautelaz etetea erabaki bada eta, epe horretan, ibilgailua zirkulatzen ari bada, ibilgailua ibilgetu egingo da.
Ibilgailuen Araudi Orokorra
Baliogabetu hitzaren adiera horietan ez zait iruditzen revocación hitzaren definizioan jasota dagoen kontzeptua esan nahi denik.
Uste dut hiru hitzen beharra (baliogabetu, indargabetu eta errebokatu) badugula, eta gehiagorena ere bai, zuzenbidean jasotzen diren kontzeptuak izendatzeko.