Asier Larrinaga Larrazabal
Txahal inkatuaren sindromea izaten dut sarri euskarazko ikus-entzunezko produktuen aurrean. Arrotz sentiarazten naute. Gutxi ardura die ni liluratzeak. Hitz gozakaitzak jaurtitzen dizkidate, purrustan, sastaka, ni erakarri beharrean belarriak eta euskal ikusle bihotza urratu nahi balizkidate bezala. Baina post honetan ez didate berba bat gehiago alferrik galaraziko. Post hau, ETB1eko analisi- eta iritzi-saioei eskaini nahi diet, euskarazko telebistarekin berradiskidetzen naute eta.
“Azpimarrak” badu ibilbide bat egina, ideia eta une bikainez betea. Bat nabarmendu nahi dut: programako azken minutua, emakume bati utzia gai libreko hausnarketarako. Ausazko bilaketa batean, Kontxi Irizarrek memoria historikoaz eginiko gogoeta/gogorapena aurkitu dut. 2010eko urriaren 14an izan zen. Ederra. Tamalez, aurrekontu-zailtasunengatik, gero eta bakanago egin dira halako parte-hartzeak, eta, azken denboraldietan, “Azpimarra +” saioan baino ezin ditzakegu ikusi, eta ez astero.
“Egun on, Euskadik” elkarrizketa gogoangarri asko utzi dizkigu. Hortxe entzun ditut Fagorren eta Eroskiren egoerari buruzko azterketarik eta azalpenik onenak. Jose Luis Olasolo Mondragon taldeko presidenteorde izandakoa mintzo zen, 2014ko martxoan, Fagorren afera pil-pilean zegoela.
Analisi- eta iritzi-saioetan, dena ez da politika. “Airean” magazinak arratsaldero frogatzen du euskaraz ere jorra daitekeela aktualitateko edozein gai, edonork ulertzeko moduan, maila jaitsi barik, eta produktu ikusgarri, erakargarri eta lehiakor bat eginez. Aurtengo maiatzean, hitzik ez galtzeko modukoa izan zen Amaia Iza CEIT-IK4 zentro teknologikoko ikertzaileak altzairuaz kontatu zuen guztia.
“Azpimarra”, “Egun on, Euskadi” eta “Airean” sendagai eraginkorrak zaizkit txahal inkatuaren sindromerako.
Curiositatez, zer da hori delaco tchahal incatuaren syndromea. Nic ez daucat ideiaric ezer.
Txahal inkatua da behi-taldean arrotza dena, kanpotik ekarri dena. Familian, kanpotik etorri denari (senarrari/emazteari, koinatuari/koinatari…) «txahal inkatu» esaten zaio, arrotza dela, itsatsia dela gogorarazteko («madre solo hay una, y a ti te encontré en la calle»). Testuan esanda dagoen bezala, beraz, txahal inkatuaren sindromea izatea arrotz sentitzea da.
Esquerrac. Ez nequien esaldi hori, juztuqui tchahalaren hori. Ostera oso da ezaguna “incatu” horren erabilera’ adirazteco dela guehitua, esateraco, dagoenean bizi izaten Munitibarren hondarrutar bat, eta holan.
Berba batean ze incau berbea da synonymo kin itsatsi eta ere metaphoricoqui guehitua.
Conprobatuco dut joan naitenean Munitibarrera, zeren orain nago an Grezia, ea ezaguna den hori esandia tchahalarena artean hango baserritarrac.
Goraintziac.