Juan Luis Zabala
Lasaixo nitxion: Lasaixo nitxion, pasau den okerrena, edo ori pentsau leizkeiñau beintzet, latza izen den baiñe etorriko’ittun momento obiauek, jungo gaittun berrize ortiksier, auskalo nora, auskalo zerren bille, baiñe pozik aundiñe alkar ondun ikustikin sentiute, begixek parrez, umetute, ta ordun’e tarteka akordauko gaittun pasau deunaz, sufriu deun danakin, artu deun ostiako pillukin, baiñe euzkixei geure gorputz barrure sartzen lako zonau, ta beak nai ez’pau eskau, ta erregutu’re bai ber izenezkeo, lata madrie eman, barrure ta barrure sar daixen, al dun lekurik barrukoeneaiño, geu’re barru-barrutik euzki biurtu arte, ta euzki izengo gaittun ordun momento batez, oiñ gezurre ematen bau’re, ezurrek mela-mela eginde la dizkiun zaparrada bildurgarri onen ondoren.
(Lasaiago nagon: Lasaiago nagon, pasatu dun okerrena, edo hori pentsa zezakenagu behintzat, latza izan dun baina etorriko ditun une hobeak, joango gaitun berriz ere hortik zehar, auskalo nora, auskalo zeren bila, baina pozik handiena elkar ondoan ikustean sentituta, begiak barrez, umetuta, eta orduan ere tarteka gogoratuko gaitun gertatu denaz, sufritu dugun denarekin, hartu dugun kolpe mordoarekin, baina eguzkiari geure gorputz barrura sartzen lagako zionagu, eta berak nahi ez badu eskatu, eta erregutu ere bai behar izanez gero, alamena eman, barrura eta barrura sar dadin, ahal duen lekurik barrukoeneraino, geu ere barru-barrutik eguzki bihurtu arte, eta eguzki izango gaitun orduan une batez, orain gezurra ematen badu ere, hezurrak mela-mela eginda laga dizkigun zaparrada beldurgarri honen ondoren.)
(Lasaixau nan: Lasaixau nan, pasau don okerrena, ero ori pentsau geinken beintzet, latza isen don bañe etorriko´ittun momentu hobiek, fango gaittun atzera be ortisier, auskalo nora, auskalo seren bille, bañe pos haundixena alkar onduen ikustiekin sentirute, begixek barreska, umetute, ta orduen be tarteka akordauko gaittun pasau dounas, sufriru doun danakin, artu doun ostixa pilluekin, bañe eguskixai geure gorputz barruen sartzen itxiko´tzanau, ta berak gura espadau eskatu, ta erregutu be bai bier iseneskero, gogaitteraiñ, barrure ta barrure sartu deiñ, al dauen leku barrukueneraño, geu be barru-barrutik eguski bihurtu arte, eta eguski isengo gaittun orduen momentu baten, oiñ gusurre emuten badau be, asurrek mela-mela eindde itxi duskun saparrara bilddurgarri onen ostien.)