Errebokatu

Maite Imaz Leunda

Hitz horren ordez beste batzuk erabiltzeko gomendioa ematen du Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak.

Captura de pantalla 2014-04-27 a la(s) 20.07.17

Terminologia Batzordeak 2012an onartutako Administrazioarekiko Auzien Hiztegian, berriz, errebokatze da lehenenesten den terminoa, ezeztatze baliokidea baino ponderazio-maila handiagoarekin ageri da eta. Hiztegi Batuan baztertzen dena hobesten da Administrazioarekiko Auzien Hiztegian, eta Hiztegi Batuan proposatzen direnak, berriz, baliokide gisa ere ez dira jasotzen.

Captura de pantalla 2014-04-27 a la(s) 20.16.48

Horrelako kontraesanek azterketa bat merezi dutela eta, lege-testuetan aditza (revocar) nahiz izena (revocación) nola itzuli izan den begira hasi naiz.

Lehenengo, eskueran dudan hiztegi juridikora jo dut definizio bila eta hauxe aurkitu dut (Diccionario Juridico Espasa):

revocación. (Derecho Administrativo) Es el acto administrativo por el cual se deja sin efecto una delegación de competencias previamente establecida, de manera que el órgano delegante vuelve a ejercer las que había delegado en el órgano inferior. La revocación de competencias puede realizarse en cualquier momento (V. actos administrativos)

Ondoren euskarara itzulitako legeetan zer erabili izan den begira hasi naiz eta Hiztegi Batuan proposatzen diren ordainak IZOn itzulitako lege hauetan azaltzen direla ikusi dut.

Captura de pantalla 2014-04-27 a la(s) 20.23.24

Europar Batasunaren Tratatuaren bertsio kontsolidatua

Captura de pantalla 2014-04-27 a la(s) 20.27.05

Kataluniako Autonomia Estatutua; EAO, 2006ko uztailaren 20koa

Baina orain arte begiratu ditudan gainerako lege guztietan errebokazio eta ezeztapen erabiltzen direla ikusi dut. Euskadiko Justizia Administrazioaren webguneko lexikoan errebokatu, ezeztapen, ezeztatze eta errebokatze topatu ditut.

Gauza baten bila zabiltzanean beste zerbait aurkitzea ere ohikoa izaten da, eta bilaketa honek IZOko testu batean egindako hanka sartzea aurkitzeko, eta zuzentzeko bidean jartzeko aukera ere eman dit, batzuetan testu itzulietan egindako aukera txarrak despisteen ondorio izaten dira eta. Hala, berriztapen ikusi dut revocación terminoaren ordain emanda. Hori eman zuenak v zegoen tokian n ikusi eta renovación itzuli zuen nonbait.

13 erantzun “Errebokatu” bidalketan

  1. Seguru nago ze euscaraz (erran nahi bait da artean euscaldunac) erraiten dela revocatu (edo rebokatu).

    Hizcuntzac ez al dira phenomeno sociologuico real constatableac? Euscara ere ez al da -behintzat oraino- sociologuicoqui reala? Non da errespetua eta academicotasuna?

  2. Zenbait datu:

    EHUk Justizia Sailarekin elkarlanean kaleratutako «Legeak/Leyes» bilduman ere, ERREBOKATU erabiltzen dute; EZEZTATU, berriz, CANCELARren ordaina da. Epaitegietan ere, halaxe (ikus justizia.net).

    Deustuko testuetan, berriz, REVOCAR EZEZTATU da, eta CANCELAR EZEREZTU nahiz KITATU, zer adiera duen.

  3. Asko pozten nau Erramunen optimismoak 🙂 Nik esango nuke euskaraz —beste hizkuntza guztietan bezala— «errebokatu» espezialisten ahoan baino ez dela ibiltzen, edo, egokiago esanda, horri dagokion kontzeptua espezialisten komunikazio-premietan baino ez dela azaltzen. Euskaldun arruntek ez dute ez «rebokatu», ez «errebokatu», ez «ezeztatu», ez beste zerbait esaten, beharrizanik ere ez dute eta.

    Niri ere ez zait inoiz gertatu «errebokatu» erabili beharra. Edozelan ere, oso interesgarri egiten zaizkit Maite Imazek espezialista modura egiten dituen gogoetak eta arakaketak. Uste dut oso lagungarri direla euskarazko hizkera judiriko-administratiboa hobetzeko.

    1. Bakarric guehitu alboz erranicoari Asier Larrinagac ezen ez daquidala zer duen nire commentarioac ikustecoric kin optimismoa. Gainera berez generalqui hobe dateque optimismoa ezi pesimismoa. Baina ari al gara hortaz?

      Bestetic -sarturic buruz dioena darabilgun theman- erran ere ze nathorrela -esango nuque guziz acort- Asirrequin ezen berac dioen lez “beste hizkuntza guztietan bezala” (ezen dela specialisten berbea edo terminoa). Ezen -orain nic diot- euscaraz ere igualtsu: revocatu (edo orthographia baldresean rebokatu edo bihurriagoqui errebokatu). Ez al da zure logicaz edo aguertu duzun arrazoiaz, Asier, tocatzen euscaraz ere revocatu (edo rebokatu)?

      Nic hala dut ikusten, sentitzen eta appreciatzen.

    2. Optimismoa (edo ikuspegi positiboa, edo uste onbera, edo…) da pentsatzea euskaldunen artean badabilela «errebokatu». Nik behar dut horrekin kutsatzea, ez deprimitzeko. Atzo bertan, honelako elkarrizketa bat entzun nuen (ggb): «-Bizi da en una casa que tiene bi gela, todas con mucho sol, y delante, libre, auzokiderik ez. -¿Y qué le dijeron en Survisa? -Baietz, que pueden ir poniendo 20 euros al mes teilatua konpontzeko».

      1. Erran, soilic, -Asier- ze ni ez naizela gauza ulertzeco zuc izquiriatua.

        Arguiago azaldu nahi bazendu ahaleguindu zaitez zeren niri bai interesatzen zait ulertzea eta jaquitea zer diozun, dioscuzun.

  4. Arratsalde on, Maite
    Galdera pare bat:
    Orain zer gertatuko da?: Euskaltzaindiak bere araua “zuzenduko” du? Terminologia Batzordeak berea aldatuko?
    Kasu hauetan, gisa honetako “kontraesan” bat aurkitzen badugu, zer komeni da egitea? Nori jakinarazi behar zaizkio honelako kontuak?

    1. Foro honetara ekarri dut gaia, honelako kontraesanen berri emateko egokiagorik ez zaidalako bururatu.
      Ez dakit Euskaltzaindiak zer egingo duen. Terminologia Batzordea, berriz, legegintzaldiro eratu behar izaten da eta oraingo legegintzaldiari dagokiona eratu gabe dago oraindik.
      Proposatzen diren aukeren artean nik ERREBOKATU erabiliko nuke eta honela justifikatuko nuke nire aukera:
      Euskaltzaindiak Hiztegi Baturako hartu zuen erabakia 1999koa da eta Terminologia Batzordeak Administrazioaren Auziekiko Hiztegirako onetsi zuena 2012koa.
      INDARGABETU zuzenbidean DEROGAR emateko erabiltzen da eta honela dago definituta Euskaltermen: legetzat ezarritako araua deuseztatzea. BALIOGABETU zuzenbidean INVALIDAR emateko erabiltzen da. EZEZTATU, berriz, CANCELAR emateko ere erabiltzen da, Iñigok adierazi digunez. Ez dut uste DEROGAR, INVALIDAR, CANCELAR eta REVOCAR zuzenbidean sinonimoak direnik, edo beti ez behintzat. Hortaz, bereizi beharra daude eta Hiztegi Batuan proposatzen diren aukerak ez ditugu nahikoak bereizketarako
      Nolanahi ere, gai honek merezi du azterketa sakonagoa.

  5. Anekdotak gorabehera, esan nahi dut oso pozgarria izango litzaidakeela euskaldunen hizketek «errebokatu» erabiltzeko maila izango balute. Hizketa arruntak izanda, ezin maila horretara heldu. Tamalez, euskara izatera ere, nekez iristen dira askotan.

  6. Gure etxeko bizkaiera arruntean “errebokau” usaiako berba da esateko “zerbaiti estakuru jarri” edo “norbaiten esanak aitzakiatu”. Mailegu berri bat izango da beharbada, baina gure gurasoak bezain zaharra ere bai hortara ezkeroz, haien ahotik ikasita darabilgu eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude