Ez ohitzen

Irantzu Epelde Zendoia

Euskaraz eta erdaraz, batera, etortzen diren testu idatzi arrunten euskarazko bertsioek emango didate gaurko sarrerarako hizpidea. Berdin da jatetxe bateko menua, iragarkiren bat, gutun-abisuren bat edo edozein eratako oharra izan. Beti edo ia beti izaten diot halako beldur moduko bat euskarazkoari…

Adibidekoa, esate baterako, gaztelania hutsezko gidaliburua da, nire egoeran dauden (edo egon diren) milaka emakumek goitik behera eta arretaz irakurri dutena, eta, bide batez, guztiz praktikoa eta erabilerraza.

Lastima: sarrerakoa bakarrik dator bi hizkuntzetan.

***

Ama maitea,

Haurdun dagoen emakumea urteetan zaindu dugulako, uste dugu zuen beharrak eta zalantzak ezagutzen ditugula. Aldi hau da agian, zuen bizitzako garrantzitsuena, eta bete-betean gozatu ahal izateko, beharrezkoa da zuen kezka eta estutasun naturalak baretuko dituen informazio on bat izatea.

Gure taldeak, 10 profesional baino gehiagok osatua (ginekologo, emagin, pediatra eta biologoak barne), gida hau landu du zuen ardurak asetzeko.

Ez dago dena hemen. Zaintzen zaituen gure taldeko medikuak jakingo du nola bete geratzen diren hutsuneak.

Gure erlazioak elkarrenganako konfiantza du oinarri. Ez beldurrik izan kezkatzen zaituen edozein zalantza galdetzeko.

Haurdunaldia ez da gaixotasun bat. Presta zaitez beraz gozatzeko eta zure bikoteak zure gutizietan atsegin eman diezazun.

Zure mediku taldea.

***

Apreciada mamá,

A través de muchos años de experiencia en la atención de la mujer embarazada creemos conocer vuestras dudas y necesidades de conocimiento. Esta etapa en vuestra vida es quizás la más importante y para poder gozarla en plenitud, es necesaria una buena información que apacigüe vuestras naturales preocupaciones y angustias.

Nuestro equipo formado por más de diez ginecólogos, matronas, pediatras y biólogas ha elaborado esta guía para satisfacer la mayoría de vuestras inquietudes.

No está todo aquí, el médico de nuestro equipo que te atiende sabrá cubrir los vacíos que naturalmente existen. Nuestra relación se basa en la mutua confianza, no dudes en consultarnos todo aquello que te preocupa.

El embarazo no es una enfermedad, prepárate para disfrutarlo y que tu pareja te complazca en todos tus “antojos”.

Tu equipo médico.

***

Bukaeraz, no comment. Eta… asmatu baietz zein den zeinen itzulpena?