Eguberri gaua

Eneko Bidegain

Badauka tradizioa, aspaldiko testu eta kantuetan ageri den bezala, «gabon» edo «gabon gaua» hitzak. Ipar Euskal Herrian arrotz egiten zaigu, nahiz eta ongi asko jakin Hego Euskal Herrian hala erabiltzen dela, handik zabaltzen diren hedabideetatik heltzen zaigulako hitz hori urtero. Iparraldean, «Eguberri gaua» erraten zaio, eta elizako kantuek ere hala diote «Oi Eguberri gaua, bozkariozko gaua…».

Nola erraten diote inguruko beste hizkuntzetan?

  • Gazteleraz: Nochebuena (gau ona)
  • Alemanez: Heiliger Abend (arrats santua)
  • Ingelesez: Christmas Eve (eguberri bezpera)
  • Frantsesez: Veille de Noël (eguberri bezpera)
  • Galizieraz: Noiteboa (gau ona)
  • Italieraz: Vigilia di Natale (eguberri bezpera)
  • Katalanez: Nit de Nadal (eguberri gaua)
  • Portugesez: Véspera de Natal (eguberri bezpera)

Eta abenduaren 31ko gauari nola erraten diogu? Iparraldean, betidanik entzun dut «Urtats gaua», Hegoaldean «Gabon zahar gaua» entzun dut maiz.

  • Gazteleraz: Nochevieja (gau zaharra)
  • Frantsesez: Nuit de la Saint-Sylvestre
  • Alemanez: Silvester
  • Galizieraz: Véspera de ano (urte bezpera)
  • Ingelesez: New Year’s Eve (urte berri bezpera)
  • Katalanez: Nit de cap d’any
  • Portugesez: Noite de São Silvestre edo Véspera de Ano-Novo
Eguberri ez da beste hizkuntzetan ageri, denek «natibitatea» edo sortzea dutelako erroan, eta euskarak ez. Urtats-ek ez du aipatzen urte «berria», baizik eta urtearen hastapena; hori ere berezia.

5 erantzun “Eguberri gaua” bidalketan

  1. Gaurco eguna, 25a, da Nativitate eguna. Nire ustez baina egon baric osoqui ziur da Nativitate formea hedatuagoa ezi Eguberri eguna. Nolanahi da forma edo auquera erabiltzecoa eta total errespetagarria baina ez dena errespetatzen edo erabiltzen. Dagoque, antza, stigmatizatua eta marginatua Nativitate hitza.

  2. Nire inguruan “eguberriak” dira jai egun hauek (“gabonak” ere entzuten da, baina esango nuke deitura hori berriagoa dela gurean), eta “eguberri on” opa diogu elkarri. Bestalde, 24koa “gabon gaua” da eta 31koa, aldiz, “urte zahar gaua”.

    1. Borja, zure ezagunec ba daquiquete zein da zuren ingurua baina beste ascoc nola nic ez, hortaz diozularic nire inguruan da deus ez esatea niretzat eta guehiagorentzat ere.

      Hemen, esango nuque, zona occidentalean Gabon hitzaren inguruan ari dela inguruca periodo profano-religioso guzi hau. Halan, daucagu, Gabonac generalqui, Gabon Gaua, Nativitate (hitz honen eremu geographicoa nola jada commentatua dut da asqui eta asco zabala, zabalagoa ezi eremu occidentaleco berbetac), Gabon Zahar Eguna (edo San Silvestre eguna), Gabon Zahar Gaua, Urte Barri Eguna, Erregue Eguna.

      Guc hemen, occidentean, ez dugu esaten “urte zahar” baizic “gabon zahar”.

  3. Irun-Hondarribia-Oiartzun aldean ‘Eguberri’, ‘egu(b)erriyak’/’eguarriyak’, ‘Urtexar Gaba’, eta ‘Urteberri Eguna’ izan dire nagusi, baina azkenaldian -komunikabideen, ikastolen, euskaltegien, kantuen… eta askotan apaiz giputzen eraginez- ‘Gabon Gaua’ eta ‘gabonak’ formak ere arront zabaldu dire.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude