Fernando Rey Escalera
Gutako askok ezin dugu ukatu itzultzaile eta zuzentzaile lana gaixotasun ere bihurtu zaigula, eta nekez itzaltzen dugula, lanaldia bukaturik ere, muineraino sartu zaigun buru-prozesu xelebre hau.
Paseatzera atera, eta, nahi gabe ere, ezinbestean erreparatzen diegu karteletan, errotuluetan eta mila paperetan ikusten ditugun akatsei, edo erdi txiste bilakatzen diren itzulpen kaskarrei, edo, autoan irratia piztuta goazela, kalko okerren zerrendan sartzeko modukoak iruditzen zaizkigun esapide bitxiei. Deformazio profesionala esaten diote. Ongi jarria du izena, formaziotik deformaziorako tartea laburra baita zenbaitetan.
Eta ikasi dugu, ez beti, isilik egoten, eta «isiltasunean sufritzen», gehientsuenetan hobe delako isiltzea eta deus ere ez esatea, lagunik gabe gelditu nahi ez badugu behinik behin, nahiz eta isildu behar horrek, batzuetan, ultzera berritu.
Bestela esanda, hobe dugu erlaxatu, eta ongi bereizi zein den eta zein ez den «zuzenketarako gunea». Lantokitik atera, eta «bizi» egin beharko dugu, eta ulertu, jakina, aditzen eta ikusten duguna euskararen normalizazio faltaren eta faktore askoren ondorioa dela, eta gutako inor ez dela ez salbatzailea ez bekatugabea.
Gauzak gaizki egiten direnean, normala da kritikak egitea eta kexatzea, baita beharrezkoa ere, ahaztu gabe, betiere, denok esan eta idatzi ditugula astakeriak (irakurriko banu nik neronek orain dela hogeita hamar urte idatzitakoa!). Baina hori bezain beharrezkoa da nabarmentzea hobera ere egin dugula gauza batzuetan, eta oso jende ona ere badagoela.
Bada, lehengoan, Arga ibaiaren bazterreko bidean paseoan nenbilela, tunel moduko zerbait pasatu behar nuenean, kartel hau ikusi nuen:
¡PRECAUCIÓN! Paso con visibilidad reducida.
Eta euskaraz:
KONTUZ! Gutxi ikusten da pasabidean.
Eta pentsatu nuen neure artean: «Zer ongi egina! Ez ikusgarritasun, ez murriztu, ez deus». Ahal bezain hurbil eta behar bezain urrun leloaren bigarren partea zein ongi betea.
Oso ongi egina itzulpen lana, behar bezala kontuan hartuta adierazi beharra, hartzailea, ordena, lexikoa…
Beharbada itzultzailea ere ez zen egilea. Burlatako euskara teknikaria?
Batek daki. Zorionak!
Gaizki egindakoari esker, zuzendutakoari esker, asko ikasten dugu. Ongi egindakoari esker ere asko ikasiko dugu, eta, gainera, ez gara hainbeste ozpinduko.
Askotan ikusten dut Argako bidean kartel hori, Fernando, bertara paseatzera joaten naizenean, eta gauza bera pentsatzen dut beti, esaldi hori euskaratu zuenak bete-betean asmatu zuela, alegia; esan beharrekoa argi eta zehatz adierazi zuen, hitzez hitzeko itzulpenari batere lotu gabe.
Zurekin bat nator, akatsei erreparatzeko ohitura sufrikario bihurtzen baita zenbaitetan!
Esan lehenbizitic ze iracurri dudala gustura eta interesez reflexionea on Fernando Rey hainbat non iracurri al ethortzen zitzaidan ari zela describatzen ere ni. Arras zentzuzco commentarioa esanez ez dugula izan behar lar pirriac eta ez dela on iragaitea mugac izanic ere batzuetan arrazoi noiz dugun zerbait criticatzen. Horraitio horrec ez duque esan nahi dugula refusatzen critiquea.
Noiz duen defendatzen hac Fernandoc ze zaiola iruditzen traductione pilita eta ere ona -zein apreciationeta ni ere bat nator ezen dela polit eta ere on- traducitzeco
¡PRECAUCION! Paso con visibilidad reducida.
honaco hau
KONTUZ! Gutxi ikusten da pasabidean.
Jada esana dudan bezala iruditzen zait nire dela hori traductionea ona eta ere pollita eta airosoa eta naturala. Baina baita baina, aparte possibilitate hori, beste hau ere iruditzen zait ona -ez balitz ere pollit- ezen
PRECAUTIONEA! Pasabidean visibilitate reducitua.
Jarri gabe elkarren contra bi auqueroc othe da 2.a pirria edo eragina -nolabaiteco- deformationec ala al da ere critica postivo constructivoaren aldecoa (kusteco possibilitateac direa zabal eta zabalago ezi uste ohi daroaguna). Zer ez luque -2.ac- -baldin ezer tcharric balu- ez-onic (orthographicoqui, lexicalqui, omissionean on verbua, …)?
Tradictonetan, traductione diren ber ari bait gara buruz traductioneac hemen casuan, ez al gara complicatzen eta zirimolatzen sobera non ascotan solutionea -traductionea- dugun bertan escura?
Iracurri dut neuc izquiriatua eta naiz ohartu dagoela asqui bethea kin errore edo hobeto huts mechanographicoac.
Disculpa nazala iracurleac eta dezala intuitu zer nahi nuen ipini, uste bait dut ez du merezi re-izquiriatzea berriro guzia.
Isidro, Burlatako euskara teknikaria nauzue. Niri dagokit Burlatako Udalak plazaratutako mezu horiek euskaratzea, baina, egia esan, oroitzapenez nahiko biluzik dago nire memoria dagoeneko eta ez dakit nik edo beste batek itzulia den. Edozein modutan ere, bizikletaz edo oinez zabiltzatela, KONTUZ!, aipaturiko pasabide horretan benetan gutxi ikusten baita. Eta itzulpen lanetan nabilen aldetik… gaizki esanak barka! eta ongi esanak… gozatzekoak!