Mapa digitalak eta euskal toponimia

Eneko Bidegain

Google Maps sekulako tresna da, eta honen mapetan oinarriturik, gure mapak sor ditzakegu, nahi ditugun informazioak txertatuz. Korrika bezalako ekimenentzat, tresna bikaina da, ibilbidea zehatz-mehatz erakutsi ahal izateko, bere webgunean egin duen bezala. Baina arazo larri bat ere sortzen du, euskaldun gisa: toponimia erdaraz da kasu gehienetan, ez bakarrik herrien izenak (Pamplona, Estella bezala), baita “calle”, “rue” eta holakoak ere.

Aterabideak badaude. Codesyntax-ekoek lan bat badute abiatua duela zenbait urte: munduko mapa euskaraz edo euskalmapa. Mapa hori oinarritzen da OpenStreetMap proiektuan. Lan handia da Euskal Herriko eta munduko herri izen guztiak edota Euskal Herriko karrika, bide eta abar guztiak euskaratzea. Baina hainbat lagun ibili da horretan. Oraindik ere gelditzen da lana. Osoki bukatu gabe badago ere, euskal mapa hori erabilgarria da, horren gainean nahi diren ibilbide edo lekuak txertatzeko.

Honek ez du konpontzen gehien erabilia den Google Maps-en arazoa: nik uste Google-ko mapetan ere behar duela euskarak, ezagupen ofiziala. Dena den, argi dena da, euskaldunek eta euskalgintzak edo euskal erakundeek tentu handiz jokatu behar dugula mapak sareratzen ditugunean, hainbeste urteetako aldarrikapenak guk geuk zangopilatu gabe.

5 erantzun “Mapa digitalak eta euskal toponimia” bidalketan

  1. Espero dezagun,
    http://euskalmapa.com/
    horrek ere, egunen batean, aurrera egitea. Oraingoz ez dauka batere itxura txarrik. (Eta aukera dudan bakoitzean mila esker bidaltzen dizkiet). eu.Wikipedia.org horrek ere, hasieran, ez zuen ematen geroago lortu duen arrakasta hori inoiz lortuko zuenik.

    Dena den, zailago egingo zaie Euskalmapekoei borondatezkoak topatzea wikipediakoei baino; mapa bat editatzea zailagoa ematen du. Behar bada, institutuko, lanbide hezkuntzako, edo irakaskuntzako norbaitek bere ikasleak honetan lanean jarriko balitu-edo…

    “Honek ez du konpontzen gehien erabilia den Google Maps-en arazoa: nik uste Google-ko mapetan ere behar duela euskarak, ezagupen ofiziala”…

    +1. Bai, baina hori nola lor liteke? Google Mapsekoek, aplikazio batekin, Euskalmapakoen datu guztiak, doan edo merke-merke, xurgatzerik balute, agian animatuko lirateke, baina bitartean, ezin ahaztu, enpresa erraldoi don’t be evil hori, azken batean, dirua irabazteko dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude