Abian gara

31 eskutik

Asmo on batek elkartu gaitu plaza honetan, eta hemen agertuko gara lerro-lerro, egunez egun, hogeita hamaika lagun. Banaka, egunean arrazoi bat dakargula, baina talde-lanean, auzolanean.

Testugintzarekin aldez edo moldez loturik gaude hemen agertuko garen guztiok. Nahi baino gehiagotan, zalaparta batean aritzen gara lanean; aldika, egindakoari  hoztasun pixka batekin begiratzeko moduan izaten gara. Nork bere langintza zehatzetik begiratuta, edo urrutixeagotik, gogoetak eta proposamenak ehunduko ditugu hemen. Asko eta askotarikoak gara, eta halakoxeak izango dira, seguruenik, irekiko ditugun ildoak eta bideak ere.

Beraz, irakurle, hemen izango gaituzu egunero, zerbait eskaintzeko. Eskertuko dizugu erantzuna eta oihartzuna.

Iruzkin bat utzi

31 eskutik atalean

Utzi erantzuna